XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hiruzpalau ikasle ateratzen dira gelatik; besteek osatuko dute entzulegoa. Animatzaileak kanpoan daudenetako bat sarrerazten du, izendatutakoaren aurrean eseriko dena eta, ezer esan gabe, hizlaria esaten ari dena entzungo duena.
Bitartean animatzaileak hitzaldia grabatu egiten du.
Lehen entzule zen ikaslea orain hizlari izango da eta beste bat sartuko, entzulearen lekua har dezan.
Hizlari berriak lehen entzun duen hitzaldia ahalik eta juxtuen errepikatzen du, bere kabuz ezertxo ere esan gabe.
Gero beste entzule bat sarrerazten da eta horrela jarraitzen.
Animatzaileak, egindako lau edo bost hitzaldiak grabatu ditu eta entzulegoa hitzaldietako deformazioez eta distortsioez ohartzen eta jasotzen saiatzen da.
Gero eztabaida orokorra egingo da, batez ere lehenengo eta azkeneko hitzaldiak parekatzen direlarik; eta magnetofonoz eta beste tresnen bidez hizkuntzaren esanahia aldatu duena zer den bilatzen saiatuko da ikastaldea.
Kontsignak:-
-
-
- Beste ikasle bati zera esaten dio animatzaileak:
Eztabaida aurretik entzulegoak eta aukeratutako ikasleek hitzik ez egitea animatzailearen ardurapean dago.
Hitzaldia ahalik eta juxtuen, inolako interpretazio subjektiborik gabe eta zuzenean hitzeginez, errepikatu beharra adieraziko du behin eta berriz.